Zumaiako Udalak uholdeen kalteei aurre egiteko jarraibideak plazaratu ditu

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 10a

Pasa zen igandean izan ziren uholdeen ondorioz, Zumaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera egin zuen herenegun. Laguntza eskatzeko eta zalantzak argitzeko udal bulegoetako 943-86 50 25 telefonora dei dezaketela adierazi du Udalak, eta kaltetuentzako gomendioak kaleratu ditu. Bide horretatik, lehenik eta behin aseguru-etxeetara jotzeko ohartarazi du Udalak, eta zazpi eguneko epean egitea gomendatu die. Aseguruaren polizak gertatutakoa estaliko ez balu, Ur Partzuergoko 943-43 37 60 telefonora deitu behar dute. Halaber, argazkiak eta bideoak egiteko adierazi diote kaltetuei, ondoren seguruari parte emateko, eta aurrerantzean egitekoak diren margoketen edota bestelako lanen fakturak jasotzea gomendatu diete. Kaltetutako materiala, berriz, gordetzeko esan du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide