BERRIA.INFO.
Drogen aurkako taldeak ia 700 kilo kokaina atzeman ditu Zumaian, belaontzi batean, eta ontzian zeuden bi lagunak atxilotu ditu.
Gaur jakinarazi dutenez, atzo izan zen operazioa, belaontzia Karibeko herrialde batetik —ez dute zehaztu nondik— Zumaiako portura iritsi zenean.
Atxilotuak Azpeitiko Epaitegira eraman zituzten. Frantziako eta Herbehereetako nortasun agiriak dauzkate.
Kirol portuko langile batek Urola Kostako HITZA-ri adierazi dionez, poliziak atzo arratsaldean eta gaur goizean erregistratu zuen egurrezko ontzia. Poliziak 12:00etan erakutsi die hedabideei atzemandako droga. Arratsaldeko lehen orduan belaontzia oraindik kirol portuan da, eta polizia auto batzuk daude bertan; horrez gain, normaltasuna da nagusi portuan eta Parolan.