Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Oikia auzora joaten zen auzobusa zerbitzuak ez du martxan jarraituko; aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-eremuetako edo populazio-dentsitate baxuko inguruetara joango den garraio publikoko zerbitzu berezia eskainiko duela jakinarazi du Zumaiako Udalak.
Turismo ibilgailuek ordezkartuko dute autobusa; Aldundiak, zerbitzu berriaren bitartez "autobus bidez eskaintzen den herriarteko garraio publiko erregularra osatzea eta sustatzea" du helburu.
Taxi zerbitzu publikoan egingo dituzten bidaia bakoitzean lau pertsona garraiatuko ditu, eta Lurraldebusen lineetan erabiltzen diren geltokietan hartuko eta utziko dituzte bidaiariak. Zerbitzua erabili nahi dutenek ezinbestekoa dute Lurraldebus txartela izatea; bidaiaren bat beharrez gero, egun bat lehenago deitu beharko dute 943-00 01 17 telefonora, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Neguko ordutegiari dagokionez,09:30ean, 13:30ean, 17:00etan eta 19:30ean Zumaiatik tren geltokitik irtengo du; Aizarnabalen, berriz, 10:00etan, 14:00etan, 17:30ean eta 20:00etan irtengo du, plazatik. Udan, berriz, Zumaian 09:30ean eta 17:00etan izango da martxan zerbitzua, eta Aizarnazabalen 10:00etan eta 17:30ean.
Oikiarrek urtebete baino gehiagoz izan dute Auzobusa proba pilotoa, eta pasa den asteburuan kendu zuten zerbitzua.