Flysch Trail Mendi Lasterketako dirua jaso du Aspanogi Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 23a

Zumaiako Flysch Trail Mendi Lasterketako antolatzaileek 3.000 euroko txekea eman zioten atzo iluntzean Aspanogi elkarteari.  Hirugarren urtez jaso du minbizia duten haur Gipuzkoako gurasoen elkarteak diru-laguntza; izan ere, izen emateetatik ateratako dirua elkarte horretara bideratzen dute antolatzaileek. Horrez gain, Aspanogik beste opari bat ere jaso zuen, Itsas Gain Elkartearen eskutik; izan ere, Mediterraneotik bi lagunentzako oparitzen zuten zozketa Itsas Gaini suertatu zitzaion, baina honek Aspanogiri oparitu zion saria. Atzo iluntzean izan zen diru-laguntza eta oparia jasotzeko saioa, Eroski Bidaiaken aurrean. Bertan izan ziren Aspanogiko kideak, Flysch Trail Mendi Lasterketako antolatzaileak, aurten omendu dituzten Pako Iriondo eta Josune Bereziartu mendizaleak, Zumaiako Udaleko ordezkariak edota Aitor Osa gizonezkoen lasterketako irabazlea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide