Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste urte batez olagarroa izango dute zumaiarrek protagonista datorren larunbatean, hilak 17. Olarro Egunean, goizetik gauera bitartean olagarro usaina nagusi izango da herriko txokoetan; hainbat pintxoak eta olarro zopa banatuko dituztelako, besteak beste. Bestelako elikagaien azoka ere egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, baina ekitaldi gastronomikoez gain, egitarau zabalaz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek.
Goizean goizeko txistularien diana eta gero, zazpigarren aldiz emango diote hasiera Argazki rallyari. Bertan parte hartu nahi duenak egunean bertan 08:30eatik 09:30eara bitartean eman beharko dute izena, Turismo Bulegoan. Ondoren, Olarro Eguneko V. Bandera egingo dute Itsas kiroldegi aurretik Txomin Agirre kaia bitarteraino. Gainera, ordu berean Batel Eroak batel elkarteak erakustaldia egingo du. Olarro Eguneko banderak arratsaldean jarraituko du, eta txapelketa irabazten dutenek helmugan bertan jasoko dute bandera. Antolatzaileek emakumeen partaidetxa «bereziki» sarituko dutela adierazi dute.
Goizetik eguerdira bitartean, herriko elkarte eta gastronomikoek lehiaketa gastronomikoak parte hartzeko aukera izango dute.
Halaber, haurrentzako jolasak ere prestatu dituzte Olarro Egunerako; hala, denboran atzera egingo dute Gernika plazan, eta antzinan egiten zituzten jokuak egin ahal izango dituzte; besteak beste, bizikletan zintza harrapatzen edota eltzetxoak puskatzen arituko dira ume eta gaztetxoak.
Eguerdian, ohikoa den moduan, herri bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertara joateko txartelak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan; haurrak bost euro ordaindu beharko dute bazkarira joateko, eta helduek, berriz, zortzi euro. Bazkarirako txartelez gain, egun horretarako kamisetak eta poloak ere jarri dituzte salgai, zortzi eta hamar eurotan.
Itsasoarekin lotutako ekintzak presente egon ohi dira Olarro egunean, eta aurtengoan ere ez dute huts egingo; hala, goiz eta arratsaldean, besteak beste, irrati-kontrol bidezko ontziekin saioak egingo ditu Zumaia nautika elkarteak, Moilaberriko zubiaren eta Zubitxikiaren artean. Gauean, rock kontzertuak eta erromeriek hartuko dute tartea.
Gazte argazkia eguerdian
Zuga Zumaiako Gazte Asanbladak, bere aldetik, Gazte Argazkia aterako du 13:00etan, Amaiako plazan. Taldeak, hamaika ekimen antolatu ditu udaran zehar, eta argazkia ateratzearekin batera horien inguruko balorazioa egingo du orduan, eta etorkizunerako dituzten asmoen berri ere emango dute.
Irailak 17, larunbata
- 09:00. Diana txistulariekin. .
- Goizean. VII. argazki rallya.
- 10:00. Koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko V. Bandera, Gaztetxoenekin hasita. Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.
- 10:00. Batel Eroak batel elkartearen erakustaldia Gernika parkean.
- 10:00-12:30. Zumaia nautika elkarteak antolatuta, Irrati-kontrol bidezko ontziekin saioak Moilaberriko zubiaren eta Zubitxikiaren artean.
- 10:00-13:30. Sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: Lehiaketa Gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.
- 10:30-14:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, elikagaien azoka, jaki eta edari dastaketarekin.
- 11:00-13:30. Gernika parkean haur eta gaztetxoentzat antzinako jolasak, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 11:00-14:00. Atea zabalik kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.
- 11:15. Hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
- 11:30. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 12:00. Beheko Plaza abesbatzaren saioak herrian zehar.
- 13:30. Lehiaketa Gastronomikoko epaia eta sari-banaketa.
- Goizean. Olarro-zopa txosnetan. Estropada eremuan kokatuko den txosnan brotxetak banatuko dira.
- 14:30. Herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 17:00. Itsas kiroldegi paretik Txomin Agirre kairaino koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko V. Bandera.
- Ordu berean. Kukaina eta uretako jokoak arranpla parean, Itxas-Gain elkarteak antolatuta.
- 17:00-20:00. Atea zabalik kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.
- 17:30-20:00. Zumaia nautika elkarteak antolatuta, Irrati-kontrol bidezko ontziekin saioak Moilaberriko zubiaren eta Zubitxikiaren artean.
- 18:30. Txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa.
- Aldi berean. Iraunkorrak txarangaren kalejira.
- 21:30-00:30. Disko festa gaztetxoentzat, Amaiako plazan.
- 22:00-01:30. Rock kontzertua: Rapa Nui eta Non Limit taldeekin, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 22:30-01:30. Erromeria Basajaun taldearekin, Kofradian.