Igandean Zumaiako trainerua animatzera joateko dei egin du Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 8a

Zumaiako Udalak herriko traineruek egin duten lana «txalotu» nahi du, eta horregatik, igandean emakumezkoek jokatuko duten Kontxako Banderara joatera gonbidatu ditu herritarrak. Kiroljokoa animatzeko Udalak  autobusa jarri du egun horretarako. 09:00etan irtengo da Zumaiatik, eta 14:00etan abiatuko da berriro Zumaiara. Txartelak 4 eurotan daude salgai Turismo Bulegoan. Donostiara joaten direnek festa giroa izango dute nagusi, kalejira egingo baitute bertan, trikitilarien laguntzarekin. Gainera, 18:30ean ongi-etorria egingo diote neskei, geratzen diren postuan geratzen direla ere. Gizonezkoei ere ekitaldia egingo diete, San Miguel Ligan postuari eutsi diotelako. Kofradian izango da harrera, eta Udalak bertan parte hartzera dei egin die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide