Lan eskerga eskertze aldera

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 8a

Hainbat urtez Ignacio Zuloaga etxe-museoa kudeatu ondoren, margolari eibartarraren biloba Maria Rosa Suarez Zuloagak Zumaia utzi eta Pedrazako (Segovia, Espainia) Zuloaga Museoaren gidaritza hartuko du. Hori dela-eta, haren lagunek eta herriko nahiz inguruko artistek omenaldi xumea egin zioten larunbatean Alondegian, Udalaren laguntzarekin. Ekitaldian, gainera, Suarez Zuloagaren omenezko erakusketa kolektiboa inauguratu zuten. Erakusketa hilaren 18a bitartean bisitatu daiteke, eta bertan hainbat artistaren artelanak daude ikusgai: besteak beste, Luisa Aldaburu, Narciso Balentziaga, Julio Beobide, Javier Carballo, Julian Egiguren, Aitor Etxeberria, Olatz Goiburu, Jose Kareaga, Txiki Agirre Keixeta, Juan Ramon Llavori, Maria Jesus Manzisidor, Valentin Manterola, Dora Salazar eta Barbara Stammelen lanak. Omenaldi ekitaldian Suarez Zuloagak aitonaren erretratu bat eman zion Iñaki Agirrezabalaga alkateari, zumaiar guztiei eskaini nahian.|

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide