Mugiko zerbitzua «laster» itzuliko da bere onera

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 10a

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, Mugi! bizikleta zerbitzuak azken egunetan izan dituen arazoak konpontzen ari dira egun. Hala, Udalak jakinarazi du «laster» zerbitzua  normaltasunera itzuliko dela. Izan ere, joan zen hilaren hasieran, festen ondoren, hainbat bizikleta apurtuta agertu ziren herrian.
Ondorioz, ordutik bizikleta gutxiago egon dira eskuragarri. Ordutik, kaltetutako bizikletak konpontzen ari dira. Gainera, Udalaren arabera, bizikleta batzuk ezin dira konpondu, «oso puskatuta» daudelako. Hala, berriak eskatu dituzte.
Zerbitzura bere onera itzuli artean, Udalak herritarrei «eragozpenak» barkatzeko eskatu die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide