Urola ibaia garbituko dute larunbatean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 27a

Zumaiako Olarru-Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteak antolatuta, Urola itsasadarra garbituko dute larunbatean, hilak 30.
Elkarteak bigarren aldiz garbituko du ibaia Zumaian, eta oraingoan oinezkoentzako zubitik Narruondo auzora arteko tartea garbituko dute, 16:00etatik 18:00etara bitartean.
Hala, garbiketek irauten duten bitartean eremua zaindu eta mugatu egingo dute, eta hondakinak sartzeko edukiontzi bat ere jarriko dute elkarteko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide