Igande goizean Urola Ibaiaren Igoera egingo dute dozenaka piraguistek

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 22a

Itxas-Gain piragua elkarteak Urola Ibaiaren Igoera antolatu du iganderako beste urte batez, eta bertan inguruko talde ugarik hartuko dute parte.
Piraguistek igandean jokatuko dute txapelketa, 11:30ean hasita. Aurreko urteetan bezala, Zumaiako Santiago hondartzan hasiko dute lasterketa.Hondartzatik Errioan barrena joango dira parte-hartzaileak, eta Bedua ingurura iristen direnean ziaboga hartuko dute. Arranpla inguruan amaituko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide