Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Arraun Elkarteak bazkide egiteko eta arropak saltzeko mahaia jarriko du larunbatean, Erribera kaleko Goiko tabernaren parean, 18:00etan. Bazkide direnek lepoko zapia eta bisera izango dute opari; bestetik, zapia hiru eurotan, bisera bost eurotan, eta kamiseta 10 eurotan eros daiteke; lepoko zapia eta bisera, berriz, zazpi eurotan lortu daiteke, eta zapia, bisera eta kamiseta 15 eurotan erosi ahal izango da.