Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Arraun elkarteak bazkide egiteko mahaia jarriko du larunbatean, 18:00etatik aurrera, Erribera kalean. Ohi bezala, bazkide egiteko kuota 72 eurotan izango dute herritarrek. Halaber, aurten 15 urtetik beherakoek 15 euro ordainduko dute bazkide egiteagatik, eta horiei klubeko bisera eta lepoko zapia oparituko diete.
Horrez gain, klubeko beste elastikoak, biserak eta zapiak ere salduko dituzte etzi, eta eskaintza bereziak ere egingo dituzte. Izan ere, elastikoa hamar eurotan eros daiteke, bisera bost eurotan eta zapia hiru eurotan; bisera eta zapia eros gero, ordea, zazpi euro orainduko dute, eta hirurak erosita hamabost euro ordainduko dute.