Zumaiako Musika Bandak udako kontzertua eskainiko du bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 14a

Urtero legez, Zumaiako Udal Musika Bandak Udako Kontzertua eskainiko du ostiralean. Ohi bezala, gerraren eta bakearen inguruko emanaldia izango da. Odieta frontoain izango da emanaldia, eta bi zati izango ditu. Batetik, Gustav Holst eta Carlos Etxeberria konpositoren abestiak joko dituzte bandako kideek, Luis Orduña zuzendariaren gidaritzapean. 22:30ak aldera hasiko dute kontzertua. Bestalde, larunbatean zein igandean ere izango dira musika emanaldiak. Bihar, esaterako, organo kontzertua eskainiko du Letizia Romitik. Organista italiarrak askotariko abestiak joko ditu; Clara Schumann, L.Vierne, P.Hindemith, J.Bonnet eta C. Mosso musikarien piezak, besteak beste. 20:30ean hasiko du kontzertua Romitik. Doinu afrikarrak igandean Etzi Eneko Larrañaga zestoarrak Enekora bere bakarkako lana aurkeztuko du. Ildo horretatik, kora Afrika mendebaldeko musika tresna bereziaren doinuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.Itzurun hondartzan izango da emanaldia, 20:30ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide