Itzurun Pilota Txapelketan aritzeko hilak 13ra bitartean eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 8a

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatu duen Itzurun Pilota Txapelketan parte hartzeko izen emate epea hurrengo asteazkenean, hilak 13, amaituko da. Izena Lubaki kiroldegian, eta Ernio eta Trapaia tabernetan eman daiteke. Gainera, hurrengo ostiralean, hilak 15, txapelketa antolatzeko bilera egingo dute, 19:30ean, frontoian bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide