San Jose Komentua ireki dute erromesei aterpea emateko

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 7a

Aurten ere San Jose Komentua erromesentzat zabaldu dute, bertan aterpe har dezaten. Done Jakue bidea egiten dutenek abuztuaren 31a arte har dezakete ostatu bertan. Iaz bezala, egokitu egin dute eraikina, Santiagorako bideaan Zumaian gaua «eroso» igaro dezaten.
Hala, hainbat zerbitzu eskainiko ditu Komentuak: gela bikoitzak, hirukoitzak eta lau lagunentzakoak; egoteko gela; terraza; jantokia; ur berodun dutxak; bizikletak gordetzeko aterpea eta fardelak uzteko tokia, besteak beste.
Hogeita hamar lagunentzat tokia izango da Komentuan, hamaika gelatan banatuta. Bestalde, zortzi euroko kostua izango du gau batez bertan ostatu hartzeak. Aurrez lekua hartu nahi dutenek 679419283 telefono zenbakira deitu beharko dute interesa dutenek.Hala ere, eguneko 24 ordutan egingo zaie erromesei harrera zerbitzua.
Aterpetxerako sarrera Alde Zaharreko Eroski saltoki handiaren atzeko atean dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide