Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak aurtengo ikasturtean, 2010-2011ean, euskaraz ikasi dutenei diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du. Ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta barnetegietakoak lagunduko dituzte diruz. Aurrez aurre ikasi dutenek nahiz Internet bidez egin dutenek egin ditzakete eskaerak, hilak 15era bitartean.
Diru-laguntzak lortzeko zenbait baldintza lortu behar dira; besteak beste, Zumaian erroldatuta egon behar da, eta euskaraz ikasi dutenek %80ko asistentzia ziurtatu beharko dute, euskaltegiak emandako ziurtagiriaren bidez; halaber, eskaerak egiten dituztenek matrikulak ordainduak izan beharko dituzte, eta hori baieztatzeko bankuko agiria aurkeztu beharko dute.
Agiri horrez gain, eskaera orria, NAN agiriaren fotokopia, Euskaltegiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte. Egoera berezian daudenak– langebezian esaterako– langabezia txartela edo gizarte zerbitzuko txostena ere eraman beharko dute.
Diru-laguntzak lortzeko eskaerak Udaletxean aurkeztu behar dira.