Rosario Romanen hilketa salatzeko elkartuko dira, bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 4a

Zumaiako Emakume Taldeak Rosario Romanen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko. Pasa den asteburuan Hernanin ustez bere bikotekide ohiak hil zuen Rosario Romanen hilketa eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko bilduko dira 20:00etan, Magnoliopean. Udalak bat egin du kontzentrazioarekin. Roman igandean hil zuen ustez bere bikotekide ohiak, labankadaz. Hernaniko kalean gertatu zen hilketa, eta bere alaba ere zauritu egin zuen, eta orain ospitalean da bera. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen ustezko hiltzailea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide