Astisau eta Elikagaien Azoka egin zuten hirugarren aldiz Zumaian atzo. Inguruko ekoizleek euren produktuak jarri zituzten salgai Eusebio Gurrutxaga plazan, baina egin zuen bero lamara zela-eta, aurreko urteetan baino jende gutxiago bertaratu zen azokara, antolatzaileek adierazi dutenez.
Eguraldiak aurtengo azoka «kaltetu» zuela adierazi dute antolatzaileek; hala ere, eguerdi eta iluntze aldean elkartu zirela pertsona gehien jakinarazi dute.
Eskualdeko artisauak ere izan ziren azokan; Zumaiako Kai Kamisetak, Errezilgo Ihintza Larrañaga pitxigilea, Errezilgo elikagai denda eta Aizarnako Sara Letamendia sendabelargilea.
Abuztuaren
12an Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zumaian, eta orduan egingo dute berriro Elikagai eta Artisau Azoka.