Imsersoko bidaietara joateko izen emate epea hilak 28an amaituko da

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 24a

Herriko pertsona nagusiei zuzenduta, Imsersok zenbait bidaia antolatuko ditu; bidaia horiek prestatzeko deialdia zabaldu du Imsersok, eta eskaera orriak jaso eta aurkezteko epea hilak 28an amaituko da. Horretarako Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara joan behar da, baina inprimakia Internet bidez ere eskuratu daiteke, sede.imserso.gob.es helbidearen bidez.
Antolatzaileek adierazi dute Andaluzia, Katalunia, Balear eta Kanaria Uharteak eta Portugalera joatea aurreikusi dutela. Halaber, bidaiak zortzi, 10 eta 15 egunetakoak izango dira. Izena ematen dutenek, joan etorriko bidaia, ostatua pentsio osoko erregimenean, taldearen aseguru polita, osasun zerbitzua eta animazio programa jasoko dute.
Bidaietara joateko ezinbestekoa da 65 urte baino gehiago izatea; halaber, Pentsioen Sistema Publikoko pentsioduna izan behar da. Hala ere, alarguntasun pentsioa dute 55 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, baita ezintasunaren, beste pentsioen bat edo aurre-jubilatu pentsioa duten 60 urtetik gorakoek ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide