Luizi arriskua dela-eta, Itzurungo eremu batera ez sartzeko dei egin du Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 23a

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, Itzurun hondartzako eremu batean luizi arriskua dago, hondartza gaineko lur zati bat «zintzilik» baitago. Beraz, eremu horretara ez gerturatzeko iragarri dute. Udalak jakinarazi du kolokan dagoen lur zatia «lehenbailehen» kenduko duela, eta egun horretan lanean ari dela esan du. Bitartean, ordea, inguru horretara ez gerturatzeko eta bertako seinaleei kasu egiteko eskatu die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide