Merkataritza Astea hasiko da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 17a

Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak eta Zumartian plataformak Merkataritza aste antolatu du hilak 20tik 26ra bitartean. Herriko merkataritza sustatzeko asmoz, aste osoko egitaraua prestatu dute; hurrengo ostegunean, hilak 23, astero bezala pintxo poteoa egingo dute herriko tabernetan, eta bertako argazkiak atera ditzakete herritarrek; ondoren,  elkarteko facebook sare sozialera igo ditzakete argazkiak, eta 100 euroko Zumartian txekea lortzeko zozketan sartuko dira, hilak 25ean herriko dendetan gasatatu dezaten. Halaber, ostegunean puzgarriak jarriko dituzte Victoriano Arraten, 15:00etatik 21:00etara bitartean. Hilak 24ean, berriz, Jon Urbieta musikaz girotuko du erribera kalea, 19:30eatik 21:00etara bitartean. Larunbaterako, ordea, prestatu dituzte ekimen gehienak; goizetik hasita, herriko dendak kalera aterako dituzte egun guztian zehar. Puzgarriak ere izango dira Gernika plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Halaber, Amaia plazan ere haurrentzako jolasak izango dira. Ondoren, Wha Wha Buga Banda taldearen kontzertua izango da plaza horretan, 19:30eatik aurrera. Horrez gain, aste osoan zehar Zumartian sari-txartelak eros ditzakete herriko dendetan, eta txartel horren bidez 3.000 euroko diru sariak zozketatuko dituzte, larunbatean gastatu dezaten. Bestetik, larunbatean 500 euroko bi sari banatuko dituzte, eta saridunek bi ordu besterik ez dute izango gastatzeko; zozketa horretan parte hartzeko, elkartearen barruan dauden dendetan eman dezakete izena, eta zozketa hilak 24ean egingo dute, 20:00etan. Turismo Bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide