Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldiko aurkezpena egingo du ostiralean. Aurtengoan, herriko bi traineru arituko dira lehian: gizonezkoak San Miguel ligan arituko dira, eta emakumezkoena Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan izango dira. Aurkezpena 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan.