Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, Odieta inguruan obrei ekin diete berriz. Eremu horretan zorua jartzerakoan «akatsak» egin dituztela jakinarazi du Udalak. Eta, orain, «behar bezalakoa» egiteko, lanean hasi direla adierazi dute.
Horretarako Odietako zorua altxa egingo dute, eta hasiera-hasieratik helduko diete lanei. Orain arte egindakoa ez dela egokia nabarmendu du Zumaiako Udalak, izan ere. Orain lurreko moldea eta kolorea aldatuko dituzte, «behar bezalakoa» lurzorua egiteko.
Etxebizitza babestuak egingo dituen enpresak hartuko ditu bere gain lanak. Zarata eta hautsa sortzen ari direnez,barkamena eskatu die Udalak bizilagunei eta inguruan ibiltzen diren pertsonei.
Halaber, Udalak jakianarazi du lanak ekaina amaiera alderako amaitzea eta inguruak txukunduta izatea aurreikusten dutela. Uste baino gehiago luzatu dira lanak.
Plaza egokitzearekin batera, Odieta eremuan etxebizitza babestuak ari dira egiten, besteak beste.
Iaz hasi ziren 26 etxebizitza raikitzen, Zumaia Lantzenek sustatuta. Hala ere, proiektua geldirik egon zen 2009. urteko urritik 2010. urteko martxora. Iaz hasi ziren etxebizitzak egiten.
Halaber, lanen bigarren fasea esleitzeko prozedura iazko maiatzean hasi zuten. Etxebizitzak uztailerako amaituta egongo direla adierazi zuen iaz enpresa eraikitzaileak.