Presoen familiek eta herrialde pobreetan laguntzeko elkarteek diru-laguntzak jaso ditzakete

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 10a

Garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak eskatu ditzakete elkarteek. Zumaiako udalak diru-laguntzen oinarriak argitaratu ditu, eta horien eskaera ofizialak egiteko epea ekainaren 15ean amaituko da. Lankidetza programak, gizarte sentsibilizazioak edo ekintza humanitarioak egiteko lortu ahal izango dira laguntzak. Bestetik, Udalak senideren bat preso dutenei ere diru-laguntzak bideratuko dizkiote. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo preso duten familiei emango dizkiete diru-laguntzak, bisitetan izaten dituzten gastuei aurre egiteko asmoz. Laguntza horiek urte osoan zehar eskatu ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide