San Telmo Literatur Lehiaketako sariak banatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 3a

San Telmo Literatur Lehiaketak badu aurtengo uzta. Herriko gaztetxoek egindako ipuin, olerki, bertso eta ahozko lanak saritu zituzten atzokoan. Nerea Epelde Zumaiako Euskara batzordeburuak banatu zizkieten saria herriko ikasleei; ipuinen sailean, Lier Etxabek jaso zuen lehenengo saria, Aitona Pako lanarengatik; Irene Agirre gaztetxoak, berriz, bi sari jaso zituen; bata, Erregela olerkiarengatik, eta bestea Pastela bertsoengatik; ahozkoaren sailean, Alazne Rubio eta Maialen Zabalaren Pelutxearen historia lana saritu du epaimahaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide