Iritsi dira sanpankrazioak Zumaiko Estazio auzora

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 27a

Uda garaia gerturatzen ari da, eta urtaro horren etorrerarekin batera, Urola Kostako herrietan festa egitarauak antolatzen eta giroa berotzen hasi dira. Asteburu honetan Zumaiako Estazioko auzoari tokatuko zaio festa antolatzea. Izan ere, iritsi dira sanpankrazioak. maiatzak 27, gaur
  • 22:30. Rock kontzertua, Non Limit eta Skandalue Elektrotxaranga taldeen eskutik.
maiatzak 28, bihar
  • 12:00. Suziria botako dute.
  • Jarraian. Buru-hausgarri jokaoak eta scalextric-a izango dira haurrentzat.
  • 14:00. Auzotarren arteko bazkari herrikoia.
  • 16:00. Mus txapelketa.
  • 16:30. Haurrentzako jolasak.
  • 18:00. Haurrentzako txokolatada.
  • 19:00. Sagardo dastaketa eta pintxo jana.
  • 20:00. Egan taldearen emanaldia.
  • 22:00. Diskoteka gaztetxoentzat.
  • 23:00. Egan taldearen emanaldia.
  • Jarraian. DJon-ek musika jarriko du.
maiatzak 29, etzi
  • 10:30. Hamaiketakoa.
  • 12:00. Harri proban lehiatuko dira Arroako Juan Jose Aginagalde, Elorrioko Jon Lazkano eta Zumaiako Aitor Manzisidor.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide