Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Alondegia Kultur Etxeak Tai-chi ikastaroa antolatu du ekaina eta utzaila bitarterako. Bertan aritzeko ekainak 1a baino lehen eman behar da izena, eta ikasleek eskola desberdinak jasoko ahal izango dituzte bitarte horretan; batetik, Viola zuzendariaren gidaritzapean dauden eskolak astelehenetan egingo dituzte, 19:00etan. Bestetik, Carlik zuzendutako eskolak ostegunetan izango dira, ordu berean. Eskola horiek jasotzeko 25 euro ordainduko dute. Bi zuzendarien eskolak jaso naiz izanez gero, berriz, 45 euro ordanduko dute.
Torreberrin egingo dute ikastaroa, eta taldeak mugatuak izango dira. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero Alondegia Kultur Etxeko 943 86 10 56 telefonora deitu daiteke.