Ludotekak Larraitzeko Zuhaitz Parkera irteera antolatu du

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 13a

Zumaiako Ludotekak Larraitzeko Zuhaitz Parkea bisitatzeko irteera antolatu du hilak 29rako, eta bertara joateko hilak 16tik 20ra bitartean eman ahal izango da izena, Ludotekan. Irteerara joateko 25 euro ordainduko dituzte helduek, eta haurrek, berriz, 20 euro. Hilak 29an, 09.30ean irtengo dira Ludotekatik, eta Zuhaitz Parkea bisitatu ondoren, bazkaria eta jolasak egingo dituzte. Antolatzaileek 18:30earako itzultzea aurreikusten dute. Antolatzaileek plaza mugatuak jarri dituzte Zuhaitz Parkera joateko. Informazio gehiago nahi izanez gero ludoteka@zumaia.net helbidera idatzi, 943 14 32 64 edo telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide