Inda Mendi Zumaiako Mendizale elkarteak Burgoseko (Espainia) Obarenes mendilerrora irteera egingo dute hilak 28an eta 29an, eta bertara joateko hurrengo asteartea, hilak 17a, baino lehen eman behar da izena.
Mendizaleek Umion, Flor, Mancubo edota Cubilla mendiak igoko dituzte. Bertara joateko, elkarteko bazkideek 80 euro oraundiko dituzte, eta ez direnek, berriz, 100 euro. Prezio horren ordez autobusa, pentsio erdia eta igandeko bazkaria jasoko dute. Dirua Euskadiko Kutxako kontu honetan sartu behar da: 30350037440370007083. Ondoren, agiria indamendi1@gmail.com helbidera bidali edota goiko estankora bidali behar da, izen abizenak jarriz.