Atzo eguerdian zabaldu zituen ateak Zumaiako Alondegiak, eta bisita gidatuekin ireki zuten herritarrengana. Zumaiar ugari bertaratu zen eraikina eraberrituta ikustera eguerdian eta arratsaldean egin zituzten bisitaldietara.
Alondegia irekitzearekin bat, Gorka Zabaletak Alondegia itxi baino lehen atera zituen argazkiez osatutako erakusketa ere zabaldu zuen atzo. Irudi horiek guztiak beheko solairuko erakusketa gelan ikusi daitezke.
Eremu desberdinez osatzen da Alondegia; lehenengo solairuan Berdintasun eta Gaztedia Sailak eta Kultura Sailak izango du egoitza. Halaber, bilera gelak. Bigarren solairutik aurrera Liburutegiak hartzen du; beraz, bigarren solairuan haur eta gaztetxoek izango dute zerbitzua, eta hirugarrengoan, berriz, helduek.Helduentzako liburutegirari dagokionez, orain artekoa baino ordutegi zabalagoa izango du azterketa amaitu artean, beraz, datozen asteetan 09:30eatik 2000etara bitartean zabalduko dute. Bestetik, ikasteko eta taldeko lanak egiteko azken solairua erabiliko dute herritarrek.