San Jose komentura bisita gidatuak egingo dituzte larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 11

Zumaiako Udaleko Turismo Sailak San Jose komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu maiatza eta ekainerako. Larunbtatean, hilak 14, egingo dute lehenengo bisita. Bi ikustaldi egingo dituzte orduan; lehenengoan gazteleraz egingo dute, 17:30ean; bigarrena, berriz, euskaraz egingo dute, 18:30ean. Bisitari bakoitzak hiru euro oraindu beharko ditu komentua bertatik bertara ezagutzeko. Bisitaldi bakoitzak plaza mugatuak izango ditu, eta gehienez ere 15 lagun izango dira. Hori hala, aldez aurretik eman daiteke izena, Turismo Bulegoan.
Horrez gain, maiatzak 28an, eta ekainak 4 ean eta 25ean ere izango da aukera komentua bisitatzeko.
Udalak beste behin ere udaran erromesentzako prestatuko du komentua. Beraz, zerbitzua kudeatu nahi duenak hilak 20a baino lehen jaso dezake informazioa, Turismo Bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide