Elkarturen oporretara joateko epea bihar amaituko da

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 14a

Elkartu Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak zentzumen gutxitasuna, organikoa eta fisikoa duten pertsonei zuzenduta bederatzi oporraldi antolatu ditu maiatzetik azarora bitartean. Tartean, Benidormera (Herrialde Katalanak), Amsterdamera, Bruselasera eta Tenerifera (Espainia) egingo dituzte bidaiak. Horietara joateko eskakizun ofizialak bihar bitartean aurkeztu behar dira. Elkartuk Donostian duen egoitzara (Ondarreta pasealekua, 5, behea) zuzendu behar dira eskakizunak. Eskaera egiten dutenek 16 urte baino gehiago izan behar ditu; halaber, gaixotasun larririk eta osasun zerbitzu bereziren beharrik ezin du izan. Informazio gehiago nahi duenak ere Elkartura jo behar du telefonoa 943 31 63 79, helbide elektronikoa elkartu@elkartu.org helbidera idatz daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide