Bihar amaituko da Igeldora joateko izen emate epea

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 14a

Zumaiako Ludotekak Igeldora joateko irteera antolatu du hilak 26rako. Bertara joateko izena emateko epea bihar amaituko da. Ludotekan bertan inskribatu daiteke. Izena ematen dutenek 09:30ean abiatuko dira Igeldora Ludotekatik, eta 17:30ean ingururako itzultzea aurreikusten dute antolatzaileek. Irteerara joateko zortzi euro oraindu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide