Yanela Zarumaren hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2011ko apirilaren 8a

Joan zen astelehenean hilda agertu zen Burlata Yanela Zarumaren hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute herriko emakume taldeek. Zumaiako Udalak bat egin du protesta saioarekin, eta herritarrak 20:00etan elkartuko dira gaur, Magnolipean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide