Iparraldera joko dute Inda Mendikoek oraingoan ere

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 31

Inda Mendi Zumaiako mendi elkarteko kideek Behe Nafarroara egingo dute irteera beste behin. Hala, igandean Baigorrin hasiko dute ibilaldia, gerora Oilharandoi eta Munhoa tontorrak igo eta Donibane Garazin amaituko dute. Ohi bezala, 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Zumaiako autobus geltokian. Interesa duenak goiko estankoan eman dezake izena edota 943-86 03 57 telefonora deituta. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute; haurrek, berriz, sei euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide