Hamalau saltokik jaso dute Merkalitatea Ziurtagiria

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 31

Euskalite Kalitaterako Euskal Fundazioak Merkalitatea Ziurtagiria banatu die Zumaiako hamalau merkatariei. Fundazioak saltokietako "adeitasuna, irekitasuna eta konfidantza" aitortu nahi izan die saltokiei ziurtagiriaren bidez, eta "bezeroei eskainitako arreta, eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea eta giza baliabideen profesionaltasuna" hartu dute kontutan horretarako. Honako saltokiek jaso dute Merkalitatea Ziurtagiria: A3, Algorri, Ana etxeko zapiak, Ekin elektrizitatea, Flysch, Kulunka, Kuttun, Marisa oinetakoak, Zumaia optika, Otaño liburudenda, Piratetxea, Txalaparta opariak, Ukendu eta Xanti altzariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide