Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetarako bi bisita gidatu antolatu dituzte Zumaian. Batetik, larunbatean, Zumaiako Algorri ezagutza etxera egingo dute irteera, txalupaz. Txomin Agirre kaitik irtengo dira hiru ordu eta erdiko txangora,10:00etan.
Horrez gain, Ibilaldia txalupaz irteera ere egingo dute igandean. Orduan ere, Zumaiako Txomin Agirre kaitik irtengo dira, eta ordu eta laurdeneko itzulia egingo dute itsasoz. 11:00etan irtengo dira, eta bertara joateko hamabi urte baino gutxiago dituztenek sei euro ordainduko dituzte, eta gainontzekoek 14 euro.