Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak bultzatutako proiektuak Geoparkearen inguruko erkargarritasunaren berri emango dituzte ezagutara Euskal Kostako Geoparkeak Donostiako Sevatur Azokan izango duen stand-ean. Aurten, lehenengo aldiz hartuko du parte Euskal Kostako Geoparkeak asteburuan egingo den azoka horretan.
Zumaiakoarekin batera, Deba eta Mutrikuko Udalek sustatuko proiektuak ere izango dira Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azokan. Donostiako Kursaal Jauregian egingo dute azoka, ostiraletik igandera bitartean. Geoparkearen inguruko eskuorri informatibo berria aurkeztuko eta banatuko dizkiete bertako bisitariei.
Horrez gain, Geologia tailerra egingo dute larunbatean eta igandean, haurrek historiako gertakari nagusienak ezagutarazteko asmoz. Larunbatean, 11:30eatik aurrera eta 17:30eatik aurrera egingo dituzte tailerrak; igandean, berriz, 11:30eatik aurrera egingo dute.
Sevatur azokak nazioarteko turismo, aisialdi eta kultur eskaintzen berri ematea du helburu. 7.000 metro koadroko azalera du azokak, eta arduradunek 18.000 bisitari inguru jasotzea aurreikusi dute. Geologia tailerraz gain, helduentzako tailerrak, esperimentu erakustaldiak nahiz produktu gastronomikoen dastaketak egingo dituzte bertan.