Eguzki Talde Ekologistak komunikatu baten bidez salatu du Motxo ontziak Zumaia eta Deba artean hondoa jo zuen eremuak oraindik ez duela aurreko egoera berreskuratu. Taldearen arabera, Motxo ontzia kentzeko egin ziren lanek "izugarrizko orbainak" utzi ditu Biotopo horretan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu du; erakundearen "eginkizunak" ez dituela bete jakinarazi du Eguzkik. Zentzu horretan, orain arte egin dituzten lan horiek ez direla "nahikoak izan" gaineratu du ekologista taldeak. Halaber, Aldundiari "agindutakoa bete ez duela" leporatu dio, eta honen jarrera «utzikeritzat» jo du ekologista taldeak.
Hori hala, bere garaian «egin zituen promesak» betetzeko eskatu dio Aldundiari, eta «eremua aurreko egoerara ahalik eta modu onenean itzultzeko» eskatu dute.
Eguzkik, Motxo ontzia kentzeko eremu horretan pasatu zuten zapalgailuaren ondorioz, zenbait eremu zortzi metro zabaldu direla gaineratu du. Taldeak bertako "agonia-sentsazioa" eta "ganora-eza" nabarmendu du.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide