Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak mendi astea antolatu du bi aste barrurako. Astelehenetik ostegunera bitartean, lau bideo emanaldi eskainiko dituzte Foronda kultur etxean. Astelehenean, hilak 21, Muturreko eskia Pirineotan Fidel Mendiaren dokumentala ikusi ahal izango da. Asteartean, berriz, Benancio Irureta eta Jose Mari Gurrutxagak egin zuten Pumoriko trekin lana eskainiko dute. Asteazkenean, hilak 23, Perun egin zituzten eskalada saioen inguruko ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango da. Azkenik, ostegunean, Mikel Odriozolaren Greziako ibilerak dokumentala emango dute. Saio guztiak 19:30ean izango dira.