Sorospen ikastaroa egingo dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 3a

Gipuzkoako DYA-k uretako sorosleentzako ikastaroa antolatu du Zumaian. Hilaren 12an hasiko dira eskolak, eta martxoan zehar eramango dute aurrera ikastaroa. Hori hala, ikastaroa egiten dutenek amaieran DYAko Sorospem titulua lortuko dute. Tailer honek arlo teorikoa eta praktikoa izango ditu. Hori hala, eduki teorikoak Brankako Gizarte zerbitzuetan egingo dituzte, eta praktikoak, berriz, udal kiroldegian. Ikastaroan parte hartzen dutenei, hondartzan, igerilekuetan edo antzeko lekuetan sortu daitezken arriskuei aurre egiten erakutsiko diete, besteak beste. Larunbatetan, 09:00etatik 13:30eara bitartean eta 15:30eatik 19:30eara bitartean egingo dituzte eskolak. Parte hartzaileek 200 euro ordaindu behar dituzte, eta ondoren eskuliburua jasoko dute. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuta daude, eta horretarako beharrezkoa da lehen laguntzako titulua izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide