Pirritx Porrotx eta Marimototxen saioa ikusteko sarrerak agortu dira

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 3a

Datorren astelehenean, hilak 7, Pirritx Porrotx eta Marimototsek Zumaian eskainiko duten saiorako salgai jarri dituzten sarrera guztiak agortu dira.  Pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna eskainiko dute egun horretan, Maria eta Jose ikastetxeko antzokian. Bi saio eskainiko dituzte; 15:00etan eta 17:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide