Zestoako kiroldegiko bazkide txartela eskuko telefonoan izateko aukera dute herritarrek

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 10a

Zestoako kiroldegiko sarreran dagoen tornua. (Zestoako Udala)

Nik Patrika Digitala aplikazioa jaitsi beharko dute erabiltzaileek. 

Aurrerantzean, Zestoako udal kiroldegiko bazkide txartela Nik Patrika Digitala aplikazioaren bidez erabiltzeko aukera izango dute bazkide diren herritarrek. Horretarako, aplikazioa jaitsi beharko dute eskuko telefonoan, eta kiroldegiko txartela hara gehitu. Behin hori eginda, telefonoa erabilita kiroldegian sartzeko tornua zabaltzeko aukera izango dute.

Udalak jakinarazi duenez, txartela erabilgarri izateko errazena ziurtagiri digital bidez egitea da (BakQ, esaterako). Horrez gain, Nik Patrika Digitalarekin beste txartel digital batzuk ere eskura izan ditzakete herritarrek; esate baterako, farmazietan erabiltzeko osasun identifikaziorako txartelak eta Gazte Txartela.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du Nik Patrika Digitala aplikazioa, Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jasotako proiektu estrategikoetako bat izanik. Nik Patrika Digitala eskuragarri dago Androiden (Google Play) eta iOSen (App Store) deskargatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide