Ados Pilota klubak antolatutako Etxekoren II. Oroimenezkoaren finala jokatu zuten atzo, igandea, Hernaniko udal pilotalekuan (Gipuzkoa). Naroa Elizalde Etxekolonea, iaz zendu zen klubeko pilotaria omentzeko antolatzen dute haren izena daraman lehia, pilota eta bertsolaritza uztartzen dituena. Izan ere, bertsolari bat aritzen da talde bakoitzean botilero.
Mitxoletak eta Kuku-prakak taldeak aritu ziren elkarren aurka finalean, txapelketan sei jardunalditan aritu eta gero. Naroa Agirre zestoarrak, Irati Betegik eta Iera Iturriagak jokatu zuten Mitxoletak taldean, Nerea Elustondo bertsolariarekin batera, eta Leire Oskozek, Olatz Ruiz de Larramendik eta Natale Aranburuk Kuku-prakak taldean, Maialen Akizu bertsolariarekin. Aurrena, lau eta erdiko partida jokatu zuten Agirrek eta Oskozek; 13 eta 18 irabazi zuen Oskozek. Binakako partidan, berriz, Iturriagak eta Betegik 22 eta 1 irabazi zieten Aranbururi eta Ruiz de Larramendiri. Ondorioz, Naroa Agirreren Mitxoletak taldea izan zen txapelketaren irabazlea.
(Argazkiak: utzitakoak)