Udaberriko Argazki Rallyaren saridunen berri eman du Ezkaizto auzo elkarteak, eta lehiaketaren seigarren aldiaren irabazle nagusiak izan dira Izar Iribar eta Iñaki Garcia; aurrenekoak 16 urtez azpiko kategorian irabazi du aurreneko saria Erroskillak izeneko argazkiarengatik, eta Garcia, berriz, helduen mailan nagusitu da, Iribarrenaren izen bera daraman irudiari esker.
Gazteen mailan, bigarren saria jaso du Miren Andonegik, Eskuak eta ura lanarengatik, eta haren atzetik sailkatu da Irati Iribar, Erroskillak lanari esker. Helduen mailan, berriz, txapeldunorde izan da Ainara Garcia, Kurbak irudiari esker, eta Carlos Romero hirugarren sailkatu da, hura ere Erroskillak izeneko lanarekin.
Beste hainbat sari ere banatu ditu auzo elkarteak: argazki dibertigarrienaren saria ere Maren Andonegik irabazi du, eta argazki artistikoarena, berriz, Iñaki Garciak, 16 urtetik gorakoen irabazleak, hain zuzen.
