Instalazio fotovoltaikoen saretzeari lotuta batzar informatiboak antolatu ditu Argiolak datozen asteetarako, Arroabean eta Aizarnan. Arroabeko batzarra asteazkenean izango da, 18:00etan, Elkargunean. Aizarnakoa, berriz, hilaren 18rako antolatu dute, 18:00etan, Kontzejuan.
Bi saioetan instalazio fotovoltaikoen egoeraren eta funtzionamenduaren berri emango dute, autokontsumoak argindarraren fakturan duen eragina azalduz, eta herritarrek gaiari lotuta izan ditzaketen zalantzak ere argituz. Antolatzaileek faktura eta kontratu berria batzarrera eramatea gomendatu diete parte hartzaileei, azalpenak egiazko adibideekin eman ahal izateko.
Gainera, WhatsAppeko kanal berria ere martxan jarri du Argiolak, komunitatearen jardueren, deialdien eta bestelako informazioaren berri emateko.
Argiola Kooperatibaren urteko Ohiko Batzar Orokorra, bestalde, ekainaren 10ean egingo dute, 18:30ean, Zestoako Alonderon. Bertan 2025eko kontuak aurkeztu eta onartuko dituzte, eta datozen hilabeteetarako aurreikusitako erronkak eta proiektuak azalduko dituzte.