Zestoa tentsiopeko eremu da joan zen apirilaz geroztik, eta izendapen horren inguruko informazio zerbitzua jarri du martxan orain udalak. Erakundeak asteazkenetan eta ostiraletan eskainiko du zerbitzua, 12:00etatik 16:00etara artean, eta herritarrek aurrez hitzordua hartu beharko dute horretarako, 943-14 70 10 telefono zenbakira deituta.
Tentsiopeko eremu izendapenari esker, etxebizitzari lotutako hainbat neurri hartzeko eskumena du Zestoako Udalak, eta hain zuzen, izendapen horrek zer-nola eragin dezakeen jakin ahal izango dute herritarrek zerbitzu berriaren bidez.