Gaur iluntzerako bukatuko dituzte Estazioko aparkalekuko margoketa lanak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 29a

Aparkalekuak margotu ditu Estazikoko industrialdean. (Zestoako Udala)

Gaur iluntzetik aurrera autokarabanak nahiz furgonetan gune horretan aparkatu ahal izango dituzte herritarrek; ez, ordea, autoak eta karabanak. Gune berdearen zati bat soilik erabili ahal izango da, aparkalekuaren behin betiko erabilera finkatu bitartean. 

Zestoako Estazioko industrialdean kokatuta dagoen autokarabanentzako guneko zoruaren margoketa lanak amaitzear ditu Zestoako Udalak. Erakundeak azaldu duenez, gaur arratsaldean bukatuko dituzte iraupen motzeko eta luzeko aparkalekuak margotzeko lanak.

Aparkalekuaren behin betiko erabilera martxan jartzerako beste zenbait lan egin behar ditu udalak, baina gaur iluntzetik aurrera, herritarrek autokarabanak nahiz furgonetak margotu berri duten gune urdinean uzteko aukera izango dute. Gune berdean, berriz, 9 zenbakitik 18 zenbakia duenera arteko aparkalekuak izango dira erabilgarri. Autoak eta karabanak ezingo dituzte aparkaleku horretan utzi, ez gune urdinean, ez berdean. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide