Izena eman daiteke Sareren Arroabeko Etxera esku pilota txapelketan

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 29a

Arroabeko frontoia.

Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek ekainaren 6ra arte eman ahal izango dute izena, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu. Antolatzaileek azaldu duenez, aurrerago emango dute txapelketaren egutegiaren berri.

Sarek Etxera esku pilota txapelketa antolatu du aurten ere Arroabean, eta dagoeneko zabalik dago lehian izena emateko epea. Pilotan jardun nahi duten bikoteek ekainaren 6ra arte eman ahal izango dute izena, 629 93 68 98 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzita. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du.

Antolatzaileek azaldu duenez, aurrerago emango dute txapelketaren egutegiaren berri. Dena den, lehiaren finalak Karmen jaietan jokatuko dituztela aurreratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide