Gaur arratsaldean Maider Alcelayk ipuin kontaketa saioa eskainiko du Arroabean, hango guraso elkarteak antolatuta. 4 urtetik gora umeei zuzendutako saioa izango da, eta 17:00etan Elkargunean jarri dute hitzordua. Saioa, baina, ez da han izango, Sakulupe parkeko zubiaren azpian baizik, erreka ondoan. Egunotako beroa dela-eta erabaki dute saioa han egitea.